Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Txakoli Munetaberriren historia, familia baten jatorria eta oroitzapenak berreskuratu izanaren historia da, hots, gorazarrea aitite-amamei.


Arraiz mendiaren hegaletan dagoen Muneta baserria oraingo jabeen arbasoen jatorrizko etxea da.


Mende honetako lehenengo urteetan berreskuratu, birgaitu eta txakolin upategi bihurtu zen baserria. Ustiategia Bilbotik oso hurbil dagoenez, munduko mahasti hiritar bakanetako bat da. Zeren eta, Guggenheim Museotik 20 minututara bakarrik baitago Munetaberri.


Izan ere, diseinu eta arkitekturaren hiriburuaren bizimodu sutsuaren eta gure mahastiek eskaintzen duten bakearen arteko alde interesgarria eskaintzen du inguruneak. Bitxitasun horrek markatzen ditu gure markaren jatorria eta jardunbidea, betiere Bizkaiko hiriburuari lotuta egon direnak.


Lur bikainak, orientazio egokiak eta Hondarribi Zuri bertoko mahats-barietatea aukeratu izanak Bilboko txakolin bihurtu dute Munetaberri Txakolina. Etiketak bera eta irudi korporatiboa –San Anton zubia eta eliza– dira haren lekuko.

Proiektuaren hasieratik apustu egin genuen Hondarribi Zuri barietate autoktonoaren alde. Mahatsa ederki egokitzen da klimara eta lurrera, eta nortasun bere-berea eta ahalmen enologiko itzela ditu.

Azkenaldian, Kontseilu Erregulatzailearen arauen arabera, beste barietate batzuk landatu ditugu, hala nola, Hondarribi Zuri Zerratia, Hondarribi Beltza eta Riesling, ardo-aukera ugariagoa eskaintzeko.

BIALTXAko bazkide gara.

Harremanetarako:

Non gaude?

  • Arraiz Bidea, 76 Bilbao 48002 Espainia

Loading...