Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Olosaba Baserria Kortezubi (Bizkaia) herri txikian dago, ingurune natural pribilegiatu batean, belardiz eta mendiz inguratuta, Urdaibaiko Biosfera Erreserban bertan.
OLOSABA baserria familia baten abeltzaintza-ustiategi txiki bat da. Metodo ekologikoaren arabera ekoizten du, Ekolurran erregistratuta dago, eta Limousine arrazako abelburuak eta txerriak hazten ditu ekoizpen estentsiboan.
2015etik aurrera, Olosaba Baserrian birmoldaketa bat egin zen Limousinera igarotzeko, eta karta genealogikoa zuten bigantxak erosi zituzten kalitate bikaina lortzeko. Hala, hobekuntza genetikoaren aldeko apustua egin zen Limousin Elkartearen (BLAE) eskutik.
Olosaba Baserriko lurretan abereak nahierara hazten dira. Izan ere, larre eta pentsu naturalez soilik elikatzen dira, transgenikorik gabe. Lurretan, behiek aske bazkatzen dute urtearen zati handi batean, eta ukuiluan daudenean, bazka eta pentsu guztiz naturalak jaten dituzte.
Era berean, Olosaban txerriak era estentsiboan hazten dituzte, eta haritzen eta gaztainondoen arteko lursailean dabiltza aske. Zerealetan oinarritutako elikadura Olosaban bildutako produktuekin osatzen da, batez ere erremolatxa eta kuiekin.
Azienda baserriko larreetan hazten dute, eta haragia zuzenean saltzen dute, «Baserritik zure mahaira», lelopean. Online merkaturatzen dute, webgunearen bidez eta Olosabaren instalazioetan dagoen dendan bertan.
Olosaban bezeroarekiko tratua da lehentasuna, eta, beraz, eskari guztiak kontsumitzaileak nahi duen eran pertsonalizatzen dira.
Gainera, jendearengandik gertu egoteko, bisitak hartzen dira baserrian, jarduera gertutik erakusteko, kontsumitzaileari produktua bertatik bertara ezagutzeko aukera emanda.
Olosaba baserri tradizionala da, betikoa, eta garai berrietara egokitu da.
Harremanetarako:
- ANARTZ URIBE
- 690139629 (...klikatu ikusteko) 690139629
- anartz@olosababaserria.es (...klikatu ikusteko) anartz@olosababaserria.es
Non gaude?
- Bº IDOKILIS, 11, CASERIO ABASOLO KORTEZUBI 48315 Espainia