Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Pagaegi baserria Zeanurin dago kokatuta, Otzerinmendi auzoan, Gorbeiara Zanburu eta Arraban zehar igotzeko bidean, Itxinako Lekandaatxa gure gainean dugula.
Baserrietako bizia gainbehera doan honetan, guk bertan eta bertatik bizitzearen aldeko apostua egin genuen. Hori dela eta, nekazaritza-ustiategi berria jarri dugu martxan orain dela gutxi (2018) eta produkzio dibertsifikatuaren alde egin dugu, lehen egiten zenaren antzera. Hauek dira produktuak:
- Kiwiak: Hayward barietateko 400dik gora landare.
- Sagarrak: Errexil eta Urtebeta barietateak batez ere. Aurrerago sagar-zukua egiteko asmoa dugu.
- Behi-txahalaren okela.
- Eztia.
- Ortuariak.
Nekazaritzako eta lorezaintzako zerbitzuetan ere aritzen gara, batez ere fruta-arbolen inausketa, alturako inausketa eta lorategien zainketaren arloan.
Produkzio betean 3-4 urte barru egoteko itxaropena dugu, eta gure salmenta irizpidea bezeroekiko konfiantzan oinarritu nahi dugu, salmenta zuzena lehenetsiz, baina gainerako komertzializazio bideak itxi gabe.
BIALKA-ko bazkideak gara.
Harremanetarako:
- Aritz Ibarrola
- 615757039 (...klikatu ikusteko) 615757039
- pagaegibaserria@gmail.com (...klikatu ikusteko) pagaegibaserria@gmail.com
Non gaude?
- Otzerinmendi, 38 Zeanuri 48144 Espainia