Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Baratze-ustiategi familiarra, non titularrak, Raúl Rosasek, Rose Mary Paredes emaztearekin lan egiten duen.

Kontratupeko bi langile dituzte, ustiategiko lanetan laguntzeko.

10 urtetik gorako esperientzia du titularrak besteren kontura lan egiten eta 5 urtekoa, norberaren kontura lan egiten, Arrankudiagan, 5.000 m2-ko kapera anitzeko berotegi batean, errentan.

Perlitazko zakuen gainean hidroponian ekoizten du, eta badu biomasa bidezko berokuntza.

Jack tomateak landatzen dituzte 4.500 m² inguruko azaleran, eta  Gernikako piperrak, Derio barietatekoak, 500 m²-ko lursailean. Bi produktuak, bi ziklotan, urtarriletik abendura.

2023an, beste ustiategi bat kudeatzen hasi dira, alokairuan, Lezaman, kapera anitzeko berotegi batean (3.664 m²), eta hori aire zabaleko baratze batekin osatu da (3.000 m²), zeinean urazak, lekak, porruak, Zallako tipula moreak, ilarrak, zerbak, tipuletak, Ibarrako piperminak eta indaba gorriak eta zuriak landatzen dituzten.

Beraiek saltzen dituzte produktuak dendei eta jatetxeei, eta Mercabilbaon eta ustiategian bertantxe.

Labeldunak dira produktuak, eta Ekoizpen Integratuko ziurtagiria dute, 2012tik. 

Kontrol biologikoa egiten dute, laguntzaileak askatzen.

Ingurunea txukuna eta garbia da.

Berritzeko gogo bizia dute. Maneiua zuzena da, produktu bikainak ekoizteko konpromisoa baitute.

BIHOELeko bazkide dira.

Harremanetarako:

Non gaude?

  • ARTASORO Arrakundiaga 48100 Espainia

Loading...