Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Baratzeko familia-ustiategia. Horren titular Raúl Rosasek lan egiten du horretan,  Rose Mary Paredes emaztearekin. Kontratudun bi langile dituzte ustiategia mantentzen laguntzeko.

10 urtetik gorako esperientzia dute besteren kontura lan egiten eta 5 urteko norberaren kontura, Arrankudiagan, 5000 m2-ko kapera anitzeko berotegi batean alokairuan.

Hidroponian ekoizten dute, perlita zakuen gainean eta biomasa-berokuntzaz.

Jack barietateko tomatea hazten dute 4.500 m2 inguruko lursail batean, baita  Gernikako piperra ere, Derio barietatekoa, 500 m2 inguruko lursail batean; bi produktuak, bi ziklotan, urtarriletik abendura.

Era berean, gaur egun, pipermin eta lekekin probak egiten ari dira.

Beraiek merkaturatzen dituzte produktuak, dendetan, jatetxeetan, Mercabilbaon eta ustiategian bertan. Labelekin eta Ekoizpen Integratuko ziurtagiriaz ekoizten dute 2012. urteaz geroztik. Kontrol Biologikoa egiten du laguntzaileak askatzen. Inguru zaindua eta garbia.

Berritzeaz kezkatzen den profesionala. Maneiu egokia egiten du eta produktu bikainak ekoizteaz arduratzen da.

BIHOELeko bazkide dira.

Harremanetarako:

Non gaude?

  • arrakundiaga Arrakundiaga 48100 Espainia

Loading...