Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Esnetarako behien eta ardien ustiategia da, Errigotiko Bizkaigane auzoan dagoena.

Hasierako titularrek, Javier Arriagak eta Jon Karla Barainkak, 80ko hamarkadaren hasieran ekin zioten jarduerari. Aldi luze hartan, hainbat pertsona izan dira ustiategian, eta azken urteotan, instalazio guztiak berritzeko eta modernizatzeko prozesu bat gertatu da.

Prozesu horri ekiteko, abeltzain gazteen kooperatiba bat sortu da, Txapel Koop izenekoa, zeina Bizkaigane Sociedad Civil sozietateko langile ohiek osatu duten, duela ia 40 urte hasitako proiektu osoari jarraipena emateko.

Gaur egun, 5 abelzain gaztek osatzen dute kooperatiba: Markel Enzunza, Amets Ladislao, Xabier Sabalza, Amaia Ondarza eta Javi Allica. Bostok, Bizkaigane SC sozietateko beste 5 bazkideekin, proiektu horretan esku hartzen duten 10 abeltzainak dira. 


Esnea zuzenean merkaturatzen dute BIZKAIGANE markarekin, eta beraiek ere arduratzen dira esnea eraldatzeko prozesu osoaz. Behi-gazta, ardi-gazta eta jogurtak egiten dituzte, besteak beste, eta produktuak zuzenean saltzen dizkiete kontsumitzaileei, ikastetxeei, dendei... batez ere, Busturialdeko eskualdekoei eta Mungialdekoei (Uribe-Butroe).

Eskolen, tailerren eta abarren bisitak ere hartzen dituzte, abeltzaintzako jarduera zabaltzeko eta sustatzeko.


90 esne-behi eta 300 Latxa ardi dituzte, eta 95 hektarea larre inguru kudeatzen dituzte Errigoiti eta Arrieta inguruan. Halaber, jarduera dibertsifikatzen ari dira aire zabaleko baratze baten eskutik eta txerriak gizentzeko jarduerarekin, merkaturatzen dituzten produktuen osagarri.


Ekoizteko sistema ekologikoa da. ENEEKeko kide dira (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren kontseilua), BIFE elkarteko kide ere, eta Bizkaiko Ardi Latxaren Hazleen Elkarteko (ACOL) kide ere.

 

Gaur egun, haragi-lantegi batean inbertitzen ari dira txorizoak eta behikiak, ardikiak eta txerrikiak egiteko. 


Harremanetarako:

Non gaude?

  • Barrio Gorbeiaurre z/g Errigoiti 48309 Espainia

Loading...