Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Ugaitz Iturbe ekoizlea da UgabeTxakoli txakolindegiaren buru. Ustiategi txikia da,  Bizkaiko Artea herrian dago eta 2 mahasti-hektarea, upategia eta botilaratzeko instalazioa ditu.  

2016. urteaz geroztik Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturapean dago txakolina. Artisau-eran ekoizten da, prozesu neketsu baten bidez, azken produktuaren kalitatea bermatzeko. Ustiategiaren tamaina txikiari esker, Ugaitz txakolindegiak mahatsa kontu handiz hautatzen du, hots, banan-banan, egoera onean ez dauden mahatsak baztertuta.

Ugabe txakolina egiteko Euskal Herriko Hondarrabi Zuri barietate autoktoen % 80 erabiltzen da, txakolinari berezko ezaugarriak ematen dizkiona. Halaber, aparteko kalitatea emateko, txakolina egiteko, Chardonnay (% 10) eta Petit Courbu (% 10) mahats-barietate frantsesak erabiltzen dira. Ustiategian bertan hazten dira horiek.

Txakolinak badu beste berezitasun bat, mahatsak lien gainean hazten direla; modu horren bidez, txakolina zahartu egiten da eta, ondorioz, ardoak, urre-kolore bizikoak, gorputz gehiago hartzen du eta botilan denbora gehiago irauten du.

BIALTXAko bazkide dira.

Harremanetarako:

  • Ugaitz Iturbe
  • 620978966 (...klikatu ikusteko)
  • IFZ: 30680303M
  • Ugabe Txakoli
  • Sarasola, 8, Artea 48340 Espainia

Non gaude?

  • Sarasola, 8 Artea 48340 Espainia

Loading...