Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Ugabe familia-upategitxoa da. Artean dago, Bizkaiko bihotzean, itsas mailatik 300 metrotara, Gorbeiako Natura Parke bete-betean, Arratiako haranean, naturaz eta aire garbiaz inguraturik. 

Ugaitz Iturbek zuzentzen du upategia, eta berak esan digu kokaleku paregabe horrek ematen diela izaera berezia beren txakolinei. 

Atlantikoak eta mendikoak dira, aldi berean. 

3 hektarea mahastiren jabeak dira, eta haiek landare-sare moduan daude landatuta aldapa txikian, Y formako mahats-parra sistema berrian

Ustiategiko mahastietan mahats-barietate hauek daude: Hondarrabi Zuria, Hondarrabi Zuri Zerratia, Riesling, Chardonnay, Hondarrabi Beltza eta Piñu Beltza. 

Upategian, urtean, 15.000-20.000 botila txakolin ekoizten dira, eta horietatik % 75 Euskaditik kanpo merkaturatzen dira, batik bat AEBetan, baita Japonian, Suedian eta Alemanian, besteak beste. 

Txakolin zuriak egiten dituzte, gazteak zein bereziak (PetNat aparduna, Laranja, iragazi gabea). Epe laburrera, txakolin beltza ere egingo dute.

BIALTXAko bazkide da.

Harremanetarako:

  • Ugaitz Iturbe
  • 620978966 (...klikatu ikusteko)

Non gaude?

  • Sarasola, 8 Artea 48340 Espainia

Loading...