Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Fruta-ustiategia eta sagardo-upategia. Horren titularra Jose Antonio Zamalloa Garamendi da eta Zornotzan dago.

5 hektarea fruta-arbola ditu, batez ere, sagarrondoak (sagar-barietate asko: errexil, mantonni, palankia, xuamina, mozoloa, txalaka; hots, bertoko edo atzerriko 20 barietate inguru). Sagar horiekin, mahaiko sagarrak ekoizten ditu eta Bizkaiko sagardoa egiten du, eta 2015ean, 6000 litro zuku egin zituen. 30.000 litro sagardo egiten ditu, eta guzti-guztiak bertoko eta tokiko sagarrak dira. Euskal Sagardoa Jatorrizko Deiturarako sagardoa egiten du, eta sagarraren Ekoizpen Integratuko ziurtagiria du 2014. urteaz geroztik.

Uxarte marka merkaturatzen du zuzenean, Horeca kanalaren bidez, eta banaketa handia du. Nekazaritzako jardueraren osagarri sagardotegi bat martxan du asteburuetan.

Upategiak eta fruta-ustiapenak aholkularitza jasotzen dute.

Elkarte honetako bazkide da: BIALKA eta BIZKAIKO SAGARDOGILEAK.

Harremanetarako:

Non gaude?

  • Bº MONTORRA, 6 Amorebieta 48340 Espainia

Loading...