Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Bodegas de Galdames upategi modernoa eta abangoardiasta da; horretan teknologiarik aurreratuena dugu eta, aldi berean, txakolin bikainak lortzeko prozedurarik naturalenez baliatzen gara.
Bodegas de Galdames upategian hiru txakolin-mota egiten ditugu BizkaikoTxakolina Jatorrizko Deiturarekin: ERROTA ZAHARRA, TORRE DE LOIZAGA BIGARREN eta TORRE DE LOIZAGA SELECCIÓN.
Gure txakolina gure lurrarekin eta historiarekin lotzen saiatzen gara, eta horrela jakinarazi nahi diogu kontsumitzaileari. Bost hektareatik gorako mahastia dugu, eta mahatsondoek 10 urte baino gehiago dituzte.
Hauek dira gure mahats-barietate nagusiak: Hondarrabi Zuri eta Petit Corbou, hots, Hondarrabi Zerratia bezala ezagutzen dena, baita Souvignon Blanc, Riesling, Hondarrabi Beltza eta Cabertent France ere.
Gure mahastiek Eusko Jaurlaritzaren Ekoizpen Integratuko ziurtagiria dute 2016. urteaz geroztik, hau da, gure ekoizpena ekologikoa da eta ingurumena zaintzen du.
Halaber, Aldundiarekin elkarlanean ari gara mahatsaren egiazkotasuna lantzen, eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin, hezetasunei buruzko azterlanetan eta horiek mahastien barietateetan duten ondorioei buruzkoetan.
Mahastian geure baserria ere badugu, eta bertan uztartze txakolin-dastatzeak eta hainbat jarduera egiten ditugu.
BIALTXAko bazkide gara.
Harremanetarako:
- Bodegas de Galdames
- 627 992 063 (...klikatu ikusteko) 627 992 063
- info@vinasulibarria.com (...klikatu ikusteko) info@vinasulibarria.com
- IFZ: 20171695M
- VIÑA SULIBARRIA
- El Bentorro, 4, GALDAMES 48191 Espainia
Non gaude?
- El Bentorro, 4 GALDAMES 48191 Espainia