Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Vista Alegre baserria Karrantza Haraneko Matienzo auzoan dago. Lau dira baserriaren bazkideak: Cesar Valera eta Helen Groome, eta haien lobak, Cristian eta Alex Valera.
Esnetarako Frisiar arrazako 35 behi maneiatzen dituzte eta ekoizpen ekologikoan daude ziurtatuta 2013. urteaz geroztik. 34 hektarea kudeatzen dituzte bazka ekoizteko, eta abereak bazkarekin bakarrik bazkatzen dituzte.
Abereen dietaren osagarri diren zereal ekologikoak ehozteko errota dute. Beren esnearekin bakarrik lan egiten dute, eta hori pasteurizatu egiten dute, gazta fresko, jogurt eta poltsetan sartutako esnerako. Esne gordinarekin gazta-aukera handia egiten dute, hartzidura- eta heltze-desberdinekin.
Produktu guztiak ekologiko gisa daude ziurtatuta baserrian kontsumitzaileari zuzenean saltzeko –zirkuitu labur bidez– eraikitako gaztandegi-lantegian.
Bisitaldi antolatuak eskaintzen dituzte baserria ezagutzeko, erosketa informatua sustatzeko eta gazte eta helduen prestakuntzarako.
GUVAC S.COOP kooperatibako, BIFE elkarteko eta Valle de Karrantza SATeko bazkide dira. Azkenari ematen diote eraldatu gabeko ekoizpena.
Harremanetarako:
- Cesar Valera
- 946806693 (...klikatu ikusteko) 946806693
- scvalera@yahoo.es (...klikatu ikusteko) scvalera@yahoo.es
Non gaude?
- MATIENZO, 31 KARRANTZA 48891 Espainia