Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
ZabalaTxakolina upategia Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren partaide da.
Txakolina egiten diharduen laugarren belaunaldia gara. Izan ere, Igorren birraitonak ekin zion jarduerari familiaren Basigo baserrian. Familiaren upategian hasi ginen gu ere, eta 2004an txakolina egiteko jardueraren ardura hartu genuen, Andra Mari parrokiaren ondoan, mahatsondoa eta Bakioko laranjondo eta limoiondo ospetsuak hazteko mikroklima aparta duen ingurunean.
2017an, Elexpuru jauregiaren eremutik (Elexalde auzoa) Ormatza jauregiaren eremura (Goitisolo auzoa) joan ginen.
Gaur egun, hortxe ditugu mahasti gehienak, horrek ekarri baikaitu bertara.
Eraiki berria da upategia; oso ondo pentsatuta dago, eta altzairu herdoilgaitzezko biltegia du 14.000 litro txakolin zuri, gorri eta beltz gordetzeko eta beste bat, 5.000 litro Gaztelugatxe txakolin biltegiratzeko.
Barietate ezberdinak nahasten ditugu nahaste bakoitzaz hartzidura-mota ezberdinak egiteko, eta emaitza txakolin-mota bat edo beste bat da, zeinek bere coupage eta lurrinarekin, jarraian adieraziko dugunez:
· Zabala zuri txakolina (zuria) eta Zabala gorri (gorria): hartzidura alkoholikoa.
· Zabala beltza txakolina (beltza): hartzidura alkoholika eta bigarren hartzidura, malolaktikoa.
· Gaztelugatxe txakolina (zuria): hartzidura alkoholika eta lien hartzidura (6 hilabete guztira).
Txakolinak egiten emandako lanaren araberakoak dira salneurriak; esaterako, Gaztelugatxe txakolina egiteko lana da neketsuena.
Upategian bertan saltzen dira txakolinak, 12, 6 eta 3 botilako kutxetan.
BIALTXAko bazkide gara.
Harremanetarako:
- Zabala Txakolina
- 656 767 954 (...klikatu ikusteko) 656 767 954
- zabalatxakolina@gmail.com (...klikatu ikusteko) zabalatxakolina@gmail.com
Non gaude?
- Goitisoloalde, 22, A BAKIO 48130 Espainia