Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

1996. urteaz geroztik, mahastiak landatzen dituzte eta txakolina (Euskal Herriko baserrietan beti egin den ardoa) egiten dute Doniene Gorrondona upategian.

Bakioko ingurualdea mahastizaintzako eta ardogintzako erreferentzia historiko gisa suspertzeko aztelan baten ondorioz sortu zen proiektua. 

Haranaren naturaren erakargarritasunak eta hartan sumatutako ahalmenak bultzatu zituzten bertan behera utzitako mahastiak berreskuratzera. 

Gorrondona baserria erosi eta mahasti gehiago landatu izanari esker, amestutakoa bizi-proiektu gauzatu zen.

Itziar, Egoitz eta Julen dira Doniene Gorrondonaren jabeak


Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren aitzindariak dira, eta goitik behera aldatu zituzten eskualdeko ardoak.

 

Upategia sortu zutenetik, proiektua jasangarria izatea, hots, ingurumena errespetatzen duena, izan dute helburu. 


Natura zenbat eta gehiago zaindu, orduan eta mahats hobeak emango digu hark.


Izan ere, mahastiak erabateko ikuspegi batetik landatzen dituzte, ingurumen-jasangarritasunaren arabera. 


2011n, lurrin propioen bankua sortzeko proiektuari ekin zioten, beren mahastien  ekologia oinarri hartuta. 

Mahasti bakoitzeko joritasun mikrobiologikoaren zati bat identifikatu dute, eta arreta jarri dute muztioak ontzen dituzten legamietan, jatorri duten lursailaren adierazpenik handiena emateko.

Doniene Gorrondonak 16 hektarea mahasti ustiatzen ditu, eta urtean, batez beste, 90 mila botila ardo ekoizten dituzte. Zortzi ardo ezberdin egiten dituzte: bost zuri (gazteak, hondarrekin onduak, upeletan irakinak, upeletan onduak, sulfitorik gehitu gabe), bi beltz (altzairu herdoilgaitzezkoetan eginak, eta upeletan onduak) eta ardo apardun bat, metodo tradizionalez (champenoise) egiten dena. 

Halaber, Doniene Gorrondona upategiak bere uxualak egiten ditu (zuriak, belar-uxualak eta alga-uxualak), bere mahats-patsak (Hondarrabi Zuria eta Hondarrabi Beltza mahats-barietateen azalak eta pipitak) destilatzen, destilazio moteleko artisau-metodo batez baliatuta, kobrezko alanbike tradizionaletan, alkohola eta osagai lurrintsuak erauzten, uxual suabeak eta bikainak lortzeko.

BIALTXAko bazkide dira.



Harremanetarako:

Non gaude?

  • Gibelorratzagako San Pelaio, 1 Bakio 48130 Espainia

Loading...