Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Hasi Berriak Urdaibai Biosfera Erreserban dagoen txakolin-upategitxoa da.
Modu ekologiko eta zentzuzkoan lan egiteko, lurra ondo zaintzea, mahats-orpoa mimatzea eta neurtu eta interpretatzea da helburua.
Gure metodoa bakana da, eta, horren bidez, ekoizpen mugatuko ardo bereziak ekoizten dira.
Egiten ditugun txakolinek bertoko mahatsen ahalmen guztia erakusten dute. Izan ere, mahatsak, gertuko itsasoaren gatz-emariek eta terroir pribilegiatuaren mineral ugariko lurrak mimatzen dituzte.
Biodinamika eta antzinako jardunbide kulturalak eskualdearen biodibertsitatea zaintzen lantzen dira.
Belar-pozoi eta pestizidarik gabeko gure mahastien landare-estalkiak lantzen ditugu.
Produktu ekologiko eta biodinamikoekin lan egiten dugu gehienbat.
Upategian ilargi-egutegiaren arabera egiten dira lanak, gure txakolinen taxu handienari eutsita.
Upategian ardogintza sortzailea eginez, ganorazko tankera helduagoko txakolinak dira emaitza.
Mahastiak Urdaibai Erreserba betean daude; 20 urte baino gehiago dituzte eta Bizkaiko Golkoaren eragin zuzena. Mendatako lursailak, «paraje de Nekesolo» izenekoak, 1,6 hektareako hedadura du eta 265 metrotara dago itsasoaren mailatik gora. Ekialde-mendebaldeko orientazioa du, eta ilunabarreko argiaren berotasuna jasotzen du. Mahastiaren lursaila buztintsua eta karetsua da. Errigoitiko lursailak, «paraje de Maidaga» izenekoak, 2 hektareako hedadura du eta 385 metrotara dago itsasoaren mailatik gora. Hego-ekialdeko orientazioa du, eta egunaren lehen eguzki-izpiak jasotzen ditu. Mahastiaren lurra lohitsua eta karetsua da.
BIALTXAko bazkide gara.
Harremanetarako:
- Hasi Berriak
- 689604106 (...klikatu ikusteko) 689604106
- contacto@hasiberriakwines.com (...klikatu ikusteko) contacto@hasiberriakwines.com
Non gaude?
- Gametxo, 12 Ibarrangelu 48311 Espainia