Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi mistoa, barazkiak, Gernikako indabak eta kuiak ekoizten dituena. Blonda arrazako haragitarako behiak hazteko eta txahalak gizentzeko jarduerarekin uztartzen du nekazaritza-jarduera. Zuzenean saltzen dituzte produktuok.
Abeltegiaren izena NANIKE da, eta Jaquelin Txertudi eta Fermin Urizar senar-emazteek zuzentzen dute.
Nekazaritza-jardueraren oinarria, Gernikako indabak eta beste nekazaritza-labore batzuk (batez ere, kuiak), ekoizteko 1,5 hektarea dituzte, batez ere kuietarako.
Ustiategia Busturialdean kudeatzen duen nekazaritza-azaleragatik nabarmentzen da; izan ere, bazka-artoa landatzeko 15 hektarea eta abereentzako belar-bazkarako beste 80 hektarea baititu.
Haragitarako behi-aziendaren ustiategia da, zeinean txahalak gizentzen diren. Gernikako indabak ekoizten ditu, Kortezubin.
Ukuiluratzeko eta maneiatzeko bi nabe ditu, haragitarako 80 behirentzako edukiera dutenak, eta horietan, animalien ongizaterako eta kalitaterako baldintza onak daude.
Urtero 50 txahal inguru gizentzen dira, ondoren saltzeko; batzuk, zuzenean, kontsumitzaileentzako haragi-paketetan eta beste batzuk, Harakairi (merkaturatze kooperatiba).
Azoketan parte hartzen dute eta salmentarako lokal bat dute familiaren baserrian, ustiategiko eta eskualdeko produktuak saltzeko.
2025ean, txahalak eraldatzen eta prestatzen hasi dira beren instalazioetan, lantegi propio bat eraiki berri baitute.
BBEko (Bizkaiko Blonda Elkartea) eta HARAKAI Coop. kooperatibako bazkide dira.
Harremanetarako:
- JACQUELINE TXERTUDI
- 946255631 (...klikatu ikusteko) 946255631
- nanike@nanike.es (...klikatu ikusteko) nanike@nanike.es
Non gaude?
- Bº IDOKILIS, 7, Cº BARRENETXE KORTEZUBI 48315 Espainia