Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Ainhoa Alava da Lendoñobeitiko (Urduña) BARRASKIBIDE – OILOBIDE ustiategiaren arduraduna. 2006an, gurasoen baserrian geratzea eta bertoko abeletxearekin jarraitzea erabaki zuen. Une hartan, Euskal Herriko mendi-zaldia arrazako behorrekin, onibar eta abere guztiak ekologikoan jartzea erabaki zuten.
Era berean, 2007an, barraskiloak gizentzeko lehenengo landetxea, jarri zuen Bizkaian, “BARRASKIBIDE”, Euskadin barraskilo ekologikoak ekoizten zituen bakarra.
Urte batzuk geroago, 2012an, OILOBIDE sortu zen: 3000 oilorekin, arrautzen ekoizpen ekologikorako abeletxea.
Ainhoak zuzenean banatzen ditu produktu guztiak, uste baitu bezeroekin harreman zuzena edukitzea garrantzitsua dela. Araban eta Bizkaian banatzen ditu produktuak, kontsumo-taldeei, dendei edo ostalaritza-establezimenduei, besteak beste.
Egun, nekazaritzako enpresari horrek buru-belarri dihardu oilo-okelaren berrikuntza-proiektu batean. Ainhoak berak dioenez, "arazo bat nuen, zera, errunaldiaren ostean, oilo horiek hiltegira eramaten zituzten, ongi elikatu eta zaindu ondoren haiekin zer pasatuko zen jakin gabe”. Urte betez horretan lan egin ondoren, besteak beste, oilasko- eta barazki-salda, oilasko-hanburgesak behe-tenperaturan, oilasko-eskabetxea eta oilasko-hegatxoak behe-tenperaturan merkaturatzen ditu, eta produktu gehiago merkaturatzea aztertzen ari da, ziklo ekologikoa guztiz itxi eta produktuari balio erantsia emateko.
Harremanetarako:
- Ainhoa Alava Albizua
- 669362980 (...klikatu ikusteko) 669362980
- INFO@OILOBIDE.COM (...klikatu ikusteko) INFO@OILOBIDE.COM
Non gaude?
- BARRIO DE POZA, 1 LENDOÑO 48460 Espainia