Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Berotegia, besteak beste, landare apaingarriak eta lore-landareak, fruta-arbolak, zitrikoak, basafruituak, landare usaintsuak, zohikatza eta ongarria ekoizten eta saltzen espezializatuta dago.
Jabier Beaskoetxeak bost urte daramatza, 2015. urteaz geroztik, Oromiñon landareak eta loreak landatzen. Iurretako instalazioetan ezin konta ahala lore, basafruitu, arrosa eta sasokiko lore landatzen ditu.
ORTUBERRI izenarekin hainbat azokatan parte hartzen du, urtero eta astero, Bizkaian (Elorrio, Sodupe, Markina, etab.) nahiz Guipuzkoan (Donostialdea, Hernani, Errenteria eta Zarautz, besteak beste).
Lore-zentroak prestatzen ditu egun seinalatuetarako (Domu Santu eguna, Gabonak, …), baita enkarguz ere. Halaber, zerbitzu hauek eskaintzen ditu: lorategiak mantentzea, sasitza kentzea, zuhaixkak eta fruta-arbolak inaustea. Eta laborantzan, ureztatzean eta landare-osasunerako tratamenduetan aholku ematen du.
Ustiategiak 10.000 m2-ko azalera du, eta 1000 m2 berotegiak dira. Berokuntzako sistema eta ureztatze automatikoa dauzka.
Urteko ekoizpena landare apaingarriei dagokie.
Sari ugari irabazi ditu ustiategiak. Esaterako, 2018an eta 2019an, lehenengo saria lortu zuen Gernikako urriko Azken Asteleheneko azokan , landare eta loreen kategorian. 2019an, lehenengo saria irabazi zuen Bilboko Santo Tomas azokan. Eta 2018an, lehenengo saria, Getxoko San Lorenzo azokan.
DEKOLORE NATUR AZOKA ELKARTEKO bazkide da 2014. urtetik, eta BIHOELekoa, 2015. urtetik.
Harremanetarako:
- Jabier Beaskoetxea
- 676948369 (...klikatu ikusteko) 676948369
- ortuberri@gmail.com (...klikatu ikusteko) ortuberri@gmail.com
Non gaude?
- Barrio San Marko, s/n Iurreta 48215 Espainia